miércoles, 23 de diciembre de 2015

ZORIONAK,





6.Ako lagun guztientzat ZORIONAK!!!GABON ZORIONTSUAK!!!!URTE BERRI ON-2016!!!!

Besarkada handi bat 





martes, 15 de diciembre de 2015

EL UNIVERSO EN TUS MANOS - LIBURUA

La mecánica del caracol irratsaioak, unibertsori buruzko liburu bat sosketatzen du.

Liburuak bitxikeriz beteta dago. Parte hartzeko aukera osteguna arte duzue.
Liburuan klik eginez gero web orrian sartuko zarete eta parte hartzeko aukera izango duzue.

Zorte ona izan


domingo, 22 de noviembre de 2015

LA MECANICA DEL CARACOL

La mecanica del caracol, gure eskolara etorri zen joanden ostiralean.
Evaren irratisaioare grabaketa eta Manuren zientzia saioa argazki hauetan ikusten da.
Sandrak primeran azaldu zuen zientzia eguna nola ospatu genuen

 Yeray ez zen atzean gelditu. Arnas aparatuari buruz hitz egin zuen.


Eta honentan parte hartu genuen guztiak:

Manuk espirementu bikainak egin zituen:



miércoles, 18 de noviembre de 2015

LA MECÁNICA DEL CARACOL

Ostital honetan Euskal irratikoak  gure eskolara etorriko dira La mecanica del caracol irratsaioa grabatzera. Eva Caballero programaren kazetaria da eta berarekin batera Manu Hernandez etorriko da eta experimentu batzuk egingo ditu 6. mailako ikasle guztiontzat.

Argazkiak beste eskoletan atera dituzte.




Gure gelatik bi lagunek hitz egingo dute. Sandrak, zientzia eguna nola ospatu genuen kontatuko du.
Yerayk, berriz, joanden urtean arnas apartuaren eredu bat nola egin ditekeen azaldauko du eta erretzeko makina egin genuenean zer ikasi genuen.

Bideo honetan Evak hitz egiten du.

Informazio gehiago izateko egin klik hemen.

Dibertizientzia Toki Alaien!!

jueves, 5 de noviembre de 2015

ZIENTZIA ASTEA DONOSTIAN

Zientzia Astea Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu duen ekimen ludiko eta pedagogikoa da.
Zuekin joateko pertsona heldu bat animatu  eta konbidatu
behar duzue. 
Noiz: Bihar eta larunbatena ospatzen da
Non: Donostian - San Telmo museoan.
Ekintza asko daude, txangoak, tailerrak... baina, nere ustez, jarrian dagoena dibertigarria izan daiteke:
Jon Kepa Eureka zientzilaria,  zientzia ikuskizun berezia eskainiko du. Denetera, 20 esperimentu prestatu ditu, eta agian baten bat gehiago, 0tik 100 urtera bitarteko neska-mutilentzako. Etxean topa daitezkeen materialak erabiltzen ditu, lortzeko errazak. Behar-beharrezkoa da parte hartzea.
Lekua: San Telmo Museoa
Eguna eta ordua: azaroak 7, 12:30ean
Iraupena: 60 minutu
Parte-hartzaileak: leku guztiak bete arte
Adina: umeak
Hizkuntza: euskara
Hau guztia aurkituko duzue:

Standak 

  • Esperimentatu kimikarekin 
  • Psikobiologia: gorputza eta gogamena 
  • Robotika 
  • Nanobotereak 
  • Argia, soinua eta mugimendua  
  • Pentsatu & Egin 
  • Energia berriztagarriak 
  • Geldi une batez, pentsa ezazu 
  • Fisika esku artean 
  • Automatikak joko handia ematen du 
  • Zergatik ez dugu moto bat eraikitzen? 
  • Generadoreak, egin dezagun bat 

Txangoak 

  • Ibilaldi geologikoa Donostian 
  • Aquariumera bisita

Tailerrak (Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da)

  • Komiki eta zientzia tailerra 
  • Estatistikarekin jolasean 
  • Dinosauroen mundua 
  • Landareen biomimetika: zuhaitzak eredu 
  • Beroaz zer ikus daiteke? Tenperatura koloretan 
  • Kutsadura akustikoari buruzko tailerra 
  • Dronak eta aireko ibilgailu ez tripulatuak
  • - Kuadrikopteroa

miércoles, 4 de noviembre de 2015

ASMAKISUNA - GORA MATEMATIKALARIAK!!

Hamabi txanpon dituzu itxuraz berdinak, batak besteak baino pisu zertxobait txikiagoa duelako. Balantza baten laguntzaz eta hiru aldiz bakarrik pisatuz, aurkitu behar duzu desberdina den txanpona.
Nola egingo zenuke?

sábado, 31 de octubre de 2015

LANDAREAK eta ARGIA



Beheko argazki hauetan asteartean montatu behar duzuen esperimentuaren 3 pauso ikusten dira.


Gure argazkiak gero jarriko ditugu.
Kuadernoan helburua, materiala eta prozedura idatziko duzue.

domingo, 25 de octubre de 2015

BERREKETAK eta ERRO KARRATUAK

BERREKETAK ARIKETAK

ARIKETA GEHIAGO

ERRO KARRATUAK ARIKETAK


David  Attenborough  Londresen jaio zen. Idazlea eta telebistako ekoizle eta aurkezlea da.
Zoologian eta Geologian lizentziatu zen. BBCk era guztietako programak (politikari, erlijioari, balletari, arkeologiari eta abarri buruzkoak) ekoizteko kontratatu zuen. Baina naturista bezala oso ezaguna da. 
Dakiena modu atsegin batez kontatzen du eta disfrutatzen dugu bere jakinduriarekin.
Zer izan da gehien harritu zaizuna?

viernes, 16 de octubre de 2015

KLONAZIOA



Klonazioa  organismo garatuetik, adibidez ardi batetik,  kopia berdin-berdinak lortzeko prozesua da. 
Aipatu dugun bezala klonazioa laborategietan benetan garatzen den prozedurada eta adibide bezala Dolly famatua  dugu. Behean Dolly ardia eta bere klonaren argazkiak ikusten dira. Goizean ikusi dugun bezala klonazioa  modu asexual batez egiten da,  hau obulua eta espermatozoidea elkartu gabe.

 Bigarren argazkian zientzilari bat Dolly ardiarekin dago.



Azaldu etxean gelan egindakoa.

lunes, 12 de octubre de 2015

FRUTA DESBERDINEKO DNA


Fruta eta ur pixka bat poltsan sartu eta poltsa itxi.

Eskuz, poltsa barruan fruta txikitu ahia homogeneoa lortu arte.





Ahia iragazkitik pasa, fase solidoa eta likidoa banatzeko.


Zukuari gatz eta detergente koilarakada bana gehitu.

Hagatxo batekin dena nahastu.

Hodi batean lehen prestatu duzun nahasketa  gehitu eta hotz-hotza (-20ºC inguru) dagoen alkohola pixkanaka gehitu, hodiko hormatik irristatzen utziz. 
DNA muki itxurako hori da!


Marrubien DNA

Aranaren DNA



Melokotoiaren DNA

Hemen fruta guztien DNA.

LAN BIKAINA!!!!


BERREKETAK - ERANTZUNA


Oso ondo, talde MATEMATIKALARIA zarete!!!
Hilabete honek 30 egun dituela jarri genuen eta Julenek beste egun bat gehitu du, pillin diru gehiago irabazteko egin al duzu?. 

Hona hemen erantzuna:

2            bi ber bat
4
8
16
32
64
128
256
512
1024
2.048
4.096
8.192
16.384
32.768
65.536
131.072
262.144
524.288
1.048.576
2.097.152
4.194.304
8.388.608
16.777.216
33.554.432
67.108.864
134.217.728
268.435.456
536.870.912
zentimo kopurua

5.368.709,12 euro azken egunean!! 
Dena gehituz gero...
Zorionak guztioi saiakera egiteagarik. 
Gorka eta Julen txapeldunak!

martes, 22 de septiembre de 2015

BERREKETAK

Berreketa gure bizitzaren oinarria da. Aita eta amaren zelulak elkartzen direnean zelulen ugalketa hasten da. Hasieran 2 zelula, gero 4 zelula, berenduago 8, 16 32, 64.... horrela eten gabe ZU BEZALAKO  pertsona zoragarri bat osatu arte.

 Berreketak dibertigarriak direla ikusiko dugu, jarraian dagoen bideoan ikusten den bezala. Kontuz ,  erantzuna ondo hautatu behar duzu, bestela...

Dirua lortzeko balio dute ere beti eta txintxo aurpegia jartzeko trebea baldin bazara. Etxeko bati ondorengo proposamena egin beharko diozu:
Hilabete honetan paga horrela jaso nahi dut: Gaur zentimo bat, bihar 2 eta egunero aurreko egunean jaso dudanaren bikoitza, hilabetea bukatu arte.
Kalkulatu zenbat dirua jasoko duzun azken egunean. Kalkulatu zenbat izango den dena batu ondoren.

Hilabete honek 30 egun ditu. 
Lehenengo galderaren erantzuna jakin  nahi baduzu begiratu zenbat den bi ber hogeita bederatzi. Egiaztatu zure emaitzak eta  gero bidali.



jueves, 6 de agosto de 2015

KURTSO BUKAERA

Kaixo lagunak:

Oporrak ondo?Energia hartu,  laister elkarrekin egongo garelako:
Atzo Oihanak nota bat bidadi zidan eta arrazoi guztia du, Ez ditut kurtso bukaerako argazkirik jarri.


Barkatu!!!
 Argazkiak ez dira oso politak atera, baina bueno... oroiman bezala balio dute. Bideo txiki bat ere grabatu nuen kamara ez da oso ona gauza hauek egiteko. Hemen duzue dokumentua.
Ondo pasa !!



Argazkien gainean klik eginenez gero handiagoak ikusteko aukera izango duzue.