jueves, 5 de noviembre de 2015

ZIENTZIA ASTEA DONOSTIAN

Zientzia Astea Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu duen ekimen ludiko eta pedagogikoa da.
Zuekin joateko pertsona heldu bat animatu  eta konbidatu
behar duzue. 
Noiz: Bihar eta larunbatena ospatzen da
Non: Donostian - San Telmo museoan.
Ekintza asko daude, txangoak, tailerrak... baina, nere ustez, jarrian dagoena dibertigarria izan daiteke:
Jon Kepa Eureka zientzilaria,  zientzia ikuskizun berezia eskainiko du. Denetera, 20 esperimentu prestatu ditu, eta agian baten bat gehiago, 0tik 100 urtera bitarteko neska-mutilentzako. Etxean topa daitezkeen materialak erabiltzen ditu, lortzeko errazak. Behar-beharrezkoa da parte hartzea.
Lekua: San Telmo Museoa
Eguna eta ordua: azaroak 7, 12:30ean
Iraupena: 60 minutu
Parte-hartzaileak: leku guztiak bete arte
Adina: umeak
Hizkuntza: euskara
Hau guztia aurkituko duzue:

Standak 

  • Esperimentatu kimikarekin 
  • Psikobiologia: gorputza eta gogamena 
  • Robotika 
  • Nanobotereak 
  • Argia, soinua eta mugimendua  
  • Pentsatu & Egin 
  • Energia berriztagarriak 
  • Geldi une batez, pentsa ezazu 
  • Fisika esku artean 
  • Automatikak joko handia ematen du 
  • Zergatik ez dugu moto bat eraikitzen? 
  • Generadoreak, egin dezagun bat 

Txangoak 

  • Ibilaldi geologikoa Donostian 
  • Aquariumera bisita

Tailerrak (Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da)

  • Komiki eta zientzia tailerra 
  • Estatistikarekin jolasean 
  • Dinosauroen mundua 
  • Landareen biomimetika: zuhaitzak eredu 
  • Beroaz zer ikus daiteke? Tenperatura koloretan 
  • Kutsadura akustikoari buruzko tailerra 
  • Dronak eta aireko ibilgailu ez tripulatuak
  • - Kuadrikopteroa

3 comentarios:

  1. Kaixo Charo :
    Oihana naiz , oso interesgarria dirudi, nire gurasoei komentatuko diet .Espero dut joan ahal izatea !
    Agur !!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Charo:
    San Telmo Museoan egon gara gurasoak eta ni eta oso interesgarria izan da.Eureka!!!!!!!!!!!!!
    Ekaitz

    ResponderEliminar
  3. kaixo charo:
    interesgarria zirudien baino ezin izan nintzen joan.
    agur ibai naiz

    ResponderEliminar