miércoles, 18 de marzo de 2015

EGUZKI EKLIPSEA

Eguzki eklipse osoa izango da martxoaren 20an. Euskadin, baina, eklipse partziala ikusiko da.
Lurra, ilargia eta eguzkia lerrokatuta daudenean gertatzen da eguzki eklipsea, eta ilargiak eguzkia estaltzen duenean, osorik edo zati bat.
Eklipsea IrunenEklipsea 9:10ean hasiko da. Eguzkia Hego-ekialdean kokatuko da eta 10:15ean eklipsea bere gorenean egon da.
Eklipsea 11:26an amaituko da.
Zure kabuz ikusi nahi baduzu, KONTUZ! Arretaz ibili eta begiak behar bezala babestu.
Eureka Museoaren zelaigunean, Donostian, hainbat teleskopio prest izango ditugu, eklipsea inolako arriskurik gabe behatzeko.
- Doako behaketa publikoa Eureka! Zientzia Museoan, 9:00etatik 13:30era. - Fenomenoaren azalpena Planetariumean: euskaraz (11:30etik 12:00etara) eta gaztelaniaz (12:00etatik 12:30era).

3 comentarios:

  1. Kaixo Charo:
    Oso interesgarria da irakurriko dut
    Ekaitz.

    ResponderEliminar
  2. kaixo Charo:
    Oihana naiz .Ze gogoak ditudan eklipsea ikusteko!
    Mila esker informazioagatik.
    Agur !!

    ResponderEliminar
  3. irakurri dut eta oso interesgarria iruditu zait.
    Agur!!!!!!!
    ibai

    ResponderEliminar