jueves, 13 de noviembre de 2014

ROSETTAK KOMETA HARRAPATU DU!!!

Rosetta espaziontzia, Lurra planetatik, 50.000.000 kilometrora aurkitzen da. Orain dela hamar urte igorri zuen zerura ESA Europako Espaziorako Agentziak, eta atzo 67P/Txuriomov-Gerasimenko deituriko kometaren orbitara hurbildu eta harekin jiraka jarri zen. Elkarren ondoan doaz, irudikatzen ere zail den abiaduran: orduko 55.000 kilometro egiten.
Philae zundak, Rosetta espaziontziaren barruan zegoen eta atzo kometaren gainazalean jarri zen.
Zientzalariak oso pozik daude lehendabiziko aldiz, espazioan dabilen izotz eta hautsezko astro baten gainean labadora baten tamainako robot bat jarri dutelako.
Eguzkira hurbiltzen ari da orain kometa, eta bidean izango dituen aldaketak bertatik bertara jarraitu ahal izango dituzte ESAko ikertzaileek, espaziontziak —kameraz eta sentsorez josita dago: 21 gailu ditu— igorriko dituen datu ugarien bitartez. Lehenengo argazkiak ailegatu dira.

«Helmugara bidean hamar urte, bost hilabete eta lau egun egin ostean, Eguzkiaren inguruan jiraka bost aldiz ibili eta gero, eta 6.400miloi kilometro eginda, pozik diogu iritsi garela», esan zuen agentziako zuzendariak.
Beheko bideoan Rosetta espaziotziari buruako informazioa ematen digute.

Bigarren bideo hau prestatu zuten Philae zunda kometara ailagatu baino lehen. 

Interesgarria iruditu zaizu?


No hay comentarios:

Publicar un comentario