miércoles, 17 de diciembre de 2014
ZORIONAK eta URTE BERRI ON!
Oso ondo pasa.!!!!
Deskansatu, indar berriak hartu, mimatu familia kideak eta disfrutatu pila pila bat.
Laister arte
Musu asko
Charo
martes, 25 de noviembre de 2014
lunes, 24 de noviembre de 2014
ZIENTZIA EGUNA
Azaroak 10ean, gelan, zientzia eguna ospatu genuen.
Parte hartze bikaina izan zen.
Mila esker denoi.
jueves, 20 de noviembre de 2014
OTSOA, ARDIA eta AZA
Merkatutik itzultzen da artzain bat bere azken erosketak egin ondoren. Hau da erosi duena: otso bat, ardi bat eta aza eder bat ere.
Etxera joateko ibaia zeharkatu behar du eta barku bakar eta txikia duenez, bidai bakoitzean, aza bakarrik edo animalia bakar bat pasatzeko aukera dauka .
Ondo dakizun bezala, inongo zaintzarik gabe, otsoak ardia jango zuen gustura, eta ardiak aza.
Etxera erosketa guztiak eraman ditu. Nola lortu du?
Lotura honetan jolasteko aukera izango duzu.

jueves, 13 de noviembre de 2014
ROSETTAK KOMETA HARRAPATU DU!!!
Rosetta espaziontzia, Lurra planetatik, 50.000.000 kilometrora aurkitzen da. Orain dela hamar urte igorri zuen zerura ESA Europako Espaziorako Agentziak, eta atzo 67P/Txuriomov-Gerasimenko deituriko kometaren orbitara hurbildu eta harekin jiraka jarri zen. Elkarren ondoan doaz, irudikatzen ere zail den abiaduran: orduko 55.000 kilometro egiten.
Philae zundak, Rosetta espaziontziaren barruan zegoen eta atzo kometaren gainazalean jarri zen.
Zientzalariak oso pozik daude lehendabiziko aldiz, espazioan dabilen izotz eta hautsezko astro baten gainean labadora baten tamainako robot bat jarri dutelako.
Eguzkira hurbiltzen ari da orain kometa, eta bidean izango dituen aldaketak bertatik bertara jarraitu ahal izango dituzte ESAko ikertzaileek, espaziontziak —kameraz eta sentsorez josita dago: 21 gailu ditu— igorriko dituen datu ugarien bitartez. Lehenengo argazkiak ailegatu dira.
«Helmugara bidean hamar urte, bost hilabete eta lau egun egin ostean, Eguzkiaren inguruan jiraka bost aldiz ibili eta gero, eta 6.400miloi kilometro eginda, pozik diogu iritsi garela», esan zuen agentziako zuzendariak.
Beheko bideoan Rosetta espaziotziari buruako informazioa ematen digute.
Interesgarria iruditu zaizu?

Bigarren bideo hau prestatu zuten Philae zunda kometara ailagatu baino lehen.
Interesgarria iruditu zaizu?
miércoles, 5 de noviembre de 2014
ZIENTZIA EGUNA OSPATZEKO ESPERIMENTUAK
Datorren astean, azaroak 10, mundu osoan zientzia eguna ospatuko da.
Gelan ere ospatuko dugu.
Janari goxo baten aurrean egiten den bezala lotura hauetan, pintxo moduan, esperimentu errazak aurkituko dituzue.
10 esperimetu unibertsoa ezagutzeko.
Umeentzako esperimentuak
Gelan ere ospatuko dugu.
Janari goxo baten aurrean egiten den bezala lotura hauetan, pintxo moduan, esperimentu errazak aurkituko dituzue.
10 esperimetu unibertsoa ezagutzeko.
Umeentzako esperimentuak
martes, 4 de noviembre de 2014
jueves, 30 de octubre de 2014
IBAIAK
Aste honetan, gelan, ibaiak lantzen hasi gara. Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak, emaritsuak eta zabalak dira. Ebro eta bere ibaiadarrak dira isuri honetako ibaiak.
Kantaurira doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.
Izenak eta kokapenak ikasteko bi joku dituzue. Mapen gainean klik egin eta ikusiko duzu zer moduz moldatzen zaren.
viernes, 17 de octubre de 2014
MENDIAK
Mapa honetan jolasteko aukera izango duzu,
Bertan landu ditugun zenbait mendi eta mendi lerro azaltzen dira.
Zenbat puntu lortu duzu? Egiteko zenbat denbora erabili duzu?
Bertan landu ditugun zenbait mendi eta mendi lerro azaltzen dira.
Zenbat puntu lortu duzu? Egiteko zenbat denbora erabili duzu?
BURUZ KALKULUA
martes, 14 de octubre de 2014
martes, 30 de septiembre de 2014
TXORIAK eta GU
Lagunekiko eta ikaskideekiko dugun jarrera aztertu dugu.
Zer bideratu behar dute txoriek?
eta GU?
domingo, 28 de septiembre de 2014
BIDERKETA TAULAK
Beheko marrazkian klik egiten baduzu biderketa jokuan sartuko zara.
Bi lagunentzako jokua da. 4 fitxako lerro edo zutabe bat lortzen duena irabazlea da.
Zer moduz ibili zara?
Bi lagunentzako jokua da. 4 fitxako lerro edo zutabe bat lortzen duena irabazlea da.
Zer moduz ibili zara?
viernes, 19 de septiembre de 2014
LOGIKA JOKOA
Orain dela gutxi arte, Euskadi Irratian, asteazkenero, Matematikari batek, Raul
Ibañezek, matematika eta bizitzari buruz hitz egiten zuen. Irratsaioa asko
gustatzen zitzaidan.
Beheko lotura horretan logika joko dibertigarri bat duzue. Igeltxoak
mugitu behar dira toki batetik bestera.
Lortu al duzue kolore berdinekoak beste aldera pasatzea?
Frogatu etxekoek duten trebetasuna.
martes, 16 de septiembre de 2014
EUSKADI eta MUNDUA
Aurten gizartea landuko dugu lehenengo hiruhilean eta gure erkidegoria aztertuko dugu. Hasi baino lehen, gizakiok orientatzeko erabiltzen duguna ikasiko dugu.
Nazioarteko Espazio Estazioa Lurraren inguruan dabil orbitan, Lurretik 360km-ko garaieran, eta 92 minuturo Lurrari itzuli bat ematen dio. 2007ko abuztuaren 14an bere 50000. itzulia bete zuen.
Nazioarteko Espazio Estaziotik 14 herrialdeetako astronautak pasa dira. Hasieran hiru estronauta bakarrik bizi ziren bertan, orain sei pertsona inguru daude etan zenbait momentuetan askoz gehiago elkartzen dira etxe mugikor horretan. Astronautez gain, Nazioarteko Espazio Estaziora joan ziren lehenengo bost espazio turistak ere.
Sei hilabete pasatzen dute biraka.

NASAko astronautek jarraian dagoen bideoa egin dute gure planeta ezagutarazteko.
lunes, 15 de septiembre de 2014
AGURRA
Hogeita lau neska mutilek kurtso berri honi hasiera ematen diote.
Kuaderno digital honekin gelako atea zabaltzen dugu.
Dena estrenatzeko dago: arkatzak, margoak, kuadernoak...kurtsoa eta zikloa.
Proiektu ederra dugu aurrean: ikasi, ikasten dugunarekin gozatu eta ikasteko gogo gehiago izan. Eta garrantzitsuena elkarren arteko elkarbizitza, gure artean gehiago ezagutu eta harremanak sendotu.
Ahalegin guztiak egingo ditugu proiektua hau, aurrera ondo eramateko.
Blog honen izena Erlaitzera egin genuen irterak eman dio. Taldeak jarrera ekologista bikaina azaldu zuelako. ZORIONAK!!
Ahalegin guztiak egingo ditugu proiektua hau, aurrera ondo eramateko.
Blog honen izena Erlaitzera egin genuen irterak eman dio. Taldeak jarrera ekologista bikaina azaldu zuelako. ZORIONAK!!
Kuaderno digital honekin gelako atea zabaltzen dugu.
ONGI ETORRI!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)