martes, 22 de septiembre de 2015

BERREKETAK

Berreketa gure bizitzaren oinarria da. Aita eta amaren zelulak elkartzen direnean zelulen ugalketa hasten da. Hasieran 2 zelula, gero 4 zelula, berenduago 8, 16 32, 64.... horrela eten gabe ZU BEZALAKO  pertsona zoragarri bat osatu arte.

 Berreketak dibertigarriak direla ikusiko dugu, jarraian dagoen bideoan ikusten den bezala. Kontuz ,  erantzuna ondo hautatu behar duzu, bestela...

Dirua lortzeko balio dute ere beti eta txintxo aurpegia jartzeko trebea baldin bazara. Etxeko bati ondorengo proposamena egin beharko diozu:
Hilabete honetan paga horrela jaso nahi dut: Gaur zentimo bat, bihar 2 eta egunero aurreko egunean jaso dudanaren bikoitza, hilabetea bukatu arte.
Kalkulatu zenbat dirua jasoko duzun azken egunean. Kalkulatu zenbat izango den dena batu ondoren.

Hilabete honek 30 egun ditu. 
Lehenengo galderaren erantzuna jakin  nahi baduzu begiratu zenbat den bi ber hogeita bederatzi. Egiaztatu zure emaitzak eta  gero bidali.