martes, 30 de septiembre de 2014

TXORIAK eta GU

Tutoritzan bideo hau ikusi dugu. 
Lagunekiko eta ikaskideekiko dugun jarrera aztertu dugu.

Zer bideratu behar dute txoriek?

eta GU?

domingo, 28 de septiembre de 2014

BIDERKETA TAULAK

Beheko marrazkian klik egiten baduzu biderketa jokuan sartuko zara. 
Bi lagunentzako jokua da. 4 fitxako lerro edo zutabe bat lortzen duena irabazlea da.
Zer moduz ibili zara?

viernes, 19 de septiembre de 2014

LOGIKA JOKOA


Orain dela gutxi arte, Euskadi Irratian, asteazkenero, Matematikari batek, Raul Ibañezek, matematika eta bizitzari buruz hitz egiten zuen. Irratsaioa asko gustatzen zitzaidan.
Guk egingo dugun bezala, astero,  problema bat proposatzen zuten jendeak erantzuna bidaltzeko.
Beheko lotura horretan logika joko dibertigarri bat duzue. Igeltxoak mugitu behar dira toki batetik bestera.
Lortu al duzue kolore berdinekoak beste aldera pasatzea?
Frogatu etxekoek duten trebetasuna.

martes, 16 de septiembre de 2014

EUSKADI eta MUNDUA

Aurten gizartea landuko dugu lehenengo hiruhilean eta gure erkidegoria aztertuko dugu. Hasi baino lehen, gizakiok orientatzeko erabiltzen duguna ikasiko dugu.

Nazioarteko Espazio Estazioa Lurraren inguruan dabil orbitan, Lurretik 360km-ko garaieran, eta 92 minuturo Lurrari itzuli bat ematen dio. 2007ko abuztuaren 14an bere 50000. itzulia bete zuen. 


Nazioarteko Espazio Estaziotik 14 herrialdeetako astronautak pasa dira.  Hasieran hiru estronauta bakarrik bizi ziren bertan, orain sei pertsona inguru daude etan zenbait momentuetan askoz gehiago elkartzen dira etxe mugikor horretan. Astronautez gain, Nazioarteko Espazio Estaziora joan ziren lehenengo bost espazio turistak ere. 

Sei hilabete pasatzen dute biraka.


NASAko astronautek jarraian dagoen bideoa egin dute gure planeta ezagutarazteko. 

lunes, 15 de septiembre de 2014

AGURRA

Hogeita lau neska mutilek kurtso berri honi hasiera ematen diote.
Urduritasun puntu bat eta ilusio handia sumatzen da.
Dena estrenatzeko dago: arkatzak, margoak, kuadernoak...kurtsoa eta zikloa.
Proiektu ederra dugu aurrean:  ikasi,   ikasten dugunarekin gozatu eta ikasteko gogo gehiago izan. Eta garrantzitsuena elkarren arteko elkarbizitza, gure artean gehiago ezagutu eta harremanak sendotu.
Ahalegin guztiak egingo ditugu proiektua hau, aurrera ondo eramateko.

Blog honen izena Erlaitzera egin genuen irterak eman dio. Taldeak jarrera ekologista bikaina azaldu zuelako. ZORIONAK!!

Kuaderno digital honekin gelako atea zabaltzen dugu.

ONGI ETORRI!!